Azukrea ez da arazo bakarra

Produktu bat ez da osasungaitza daukan azukre kantitateagatik bakarrik, baizik baita haren profil nutrizionala pobretzen duten beste osagai batzuengatik ere.

Azken asteotan areagotu egin dira azukre kontsumoari buruz ohartarazten duten mezu eta artikuluak.Sare sozialetan nahiz komunikabideetan, irudi, txio eta informazio ugari azaldu dira elikagai askok duten azukre kantitateaz eta horrek osasunean duen eraginaz ohartaraziz. Nahiz eta elikadura adituek urteak daramatzaten gai hau tratatzen,orain inoiz baino arreta gehiago eragiten du. Gorakada hau sinAzúcar.org fotografia-proiektuari zor zaio; sinAzúcar.orgharen irudi argigarriekin urrunago iristea lortu baitu erakundeek eta elkarte konbentzionalek baino. Jarraian analizatzen da zergatik produktu bat osasungaitza ez den soilik haren azukre kantitateagatik, eta alternatibak aurkezten dituzte

.

Fokua galdera honetan jartzea, azukre gehiegikeriak albisteak eta telebistako programazioan espazioa hartzea, albiste on bat da. Populazioak informazioa izatea egunero hartzen duen publizitatea egiaztatzeko, eskertzekoa da. Baina horrek ez digu pentsarazi behar gaur egungo elikadurako arazo bakarra azukre gehiegikeria dela. Hori ez da errealitatea. Elikagai industria batzuek ideia hori aprobetxatzen dute betiko produktuak saltzeko osasungarri moduan, baina azukrerik gabe: azukrerik gabeko freskagarriak, azukrerik gabeko gailetak, azukrerik gabeko opilak...

Alex Oncina dietista-nutrizionistak Jadanik iragarri zuen artikulu honetan "Low Fat" arotik ateratzean,Low Fat"Low Sugar" arora abiatuko ginela, era "Low Sugar"eta agian ideia ona izango litzatekeela ikuspegia berriz planteatzea akats berdinetan ez erortzeko, gantzekin pasa zen bezala: haren arriskuen inguruko alarma mediatiko garrantzitsu batek (asmatutako eta gaizki fokalizatutako alarma batek) produktu deskrematu edo gantz gutxikoei bide eman zion supermerkatuetan, eta konponbidea eman ordez, arazoa haunditu zuten.

Azukreaz gain,

produktua osasungaitza ez da soilik duen azukre kantitateagatik. Honenbestez, azukrea kenduta ere, osasungaitza izaten jarraituko du. Zergatik ?

  • Lehenik, gehienetan, produktu batetik azukrea kentzeak halabeharrez eragingo duelako edulkoratzaileen eransketa kopuru garrantzitsuetan, eta, ematen duen arren segurua dela, kaltegarria da..
  • Bigarrenik, irin finduekin, kalitate txarreko gantzekin (trans gantzak edo palma-olioa) eta gatz kantitate handiekin egindako produktuak izan ohi direlako... asko prozesatutako produktuen ezaugarri tipikoak eta osasun kardiobaskularraren etsaiak..
  • Hirugarren tokian, elikagai osasungarriak desplazatzen jarraitzen dutelako: fruituak, fruitu lehorrak, ogi integral bat, jogurt natural bat, etab.

Azukrea kentzea konponbidea ez bada, orduan, zein da?

Konponbidea elikagai batzuetara bideratzea da, zeinetan azukre erantsia kentzea beharrezkoa ez den, ez dutelako.
Gatz kantitatearen inguruan kezkatzea ez da beharrezkoa izango, ez baitzaie bota. Ez eta gantzaren kalitateaz kezkatzea ere, ona izango delako. Edo irin motaz arduratzea, ez delako findutakoa izango.

Eta zein dira produktu horiek? Funtzionalak al dira? Superelikagaiak al dira?
Manipulazio txikiren bat edo inongo manipulaziorik jasan ez duten elikagaiak dira: frutak eta barazkiak, egoskariak, fruitu lehorrak, haragi eta arrain naturalak, arrautzak, oliba-olioa, zereal integralak, esneki naturalak... hau da, janaria, ez produktuak. Osagaien zerrenda arretaz arakatzea behar ez duten elikagaiak, ez dutelako osagaien zerrendarik.

Mantenugai bakar batean zentratzeari edo arazoaren aspektu bakar batean indarra jartzeari utzi behar diogu. Dudarik gabe, beharrezkoa da ikustea eta positiboa da nabarmentzea, baina beti bizi garen elikagai testuingurua bistatik galdu gabe eta jakinik elikagai kontseilua eta erosketetarako orga norantz bideratu.