Garuna elikatzea: edoskitzearen garrantzia

Haurtxoaren dieta klabea da haren garunaren garapenarentzat, eta ama-esneak oinarrizko paper bat jokatzen du

Ama-esnea Elikagai onena da haurrarentzat. Ebidentzia zientifiko sendo eta ugariek erakusten dute haurtxoak luzaroan elikatzen badira amagandiko edoskitzearekin askotariko onurak hartzen dituztela, formula esnearekin elikatzen direnekiko. Onura hauek hazkunde eta garapen zuzen batekin erlazionatuta daude, jaioberriaren nerbio-sistema zentrala barne, hots; haren garuna.Hurrengo artikuluan zehazten da
nola amagandiko edoskitzeak garapen kognitiboan laguntzen duen.

Jarraitu
dieta orekatu eta egoki batekin amagandiko edoskitzearen ondoren,
beharrezko eskakizun nutrizionalak haurrarentzat dituena, horrek era positiboan eragiten du haren garapen kognitiboan. Garapen horretan inpaktu gehien duten mantenugaiak hauek dira: proteinak, burdina, iodoa, zinka, omega 3ko gantz azidoak (DHA eta EPA) eta B multzoko bitaminak (B1, BG, B12 eta folatoak).

Amagandiko edoskitzearen onurak

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) eta Espainiako Pediatriako Erakundeak (AEP) gomendatzen dute ama-esnea izatea haurraren elikadura bakarra, behintzat lehenengo sei hilabeteetan eta elikagai osagarri moduan mantentzea 2 urtera arte. Oinarrizko arrazoiak haurraren osasuna eta elikadura ona dira.

Ama-esnea da jaioberriaren elikaduraren gakoa, konposatu bioaktibo asko dituelako, horietako asko oraindik ez dira ongi ezagutzen; konposatu horiek garapen kognitibo eta sentsoriala sustatzen dute, haurra gaixotasun kroniko eta infekziosoetatik babesteaz gain bere bizitza osoan zehar: gizentasuna, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularrak. Bestetik, adoskitze natural esklusiboak haurren heriotza-tasa gutxitzen du haurtzaroak berekin dituen gaixotasunetatik (beherakoak edo pneumoniak, esaterako) babesten duelako, eta behin gaixotuz gero, azkar sendatzen laguntzen du.

Edoskitze naturalak ama eta haurraren osasunean eta ongizatean eragiten du, izan ere, hurrenez hurren, obarioetako eta bularreko minbizia izateko arriskua gutxitzen du eta hesteko mikrobiotaren garapen egokirako beharrezko karga mikrobianoa ematen du eta, gainera, ama eta haurraren arteko lotura hobetzen du.

Ikuspuntu sozialetik, amagandiko edoskitzeak ekonomikoki aurreztea eta hondar solidoak gutxitzea suposatzen du,beraz, ingurumenaren iraunkortasunari laguntzen dio. Horregatik guztiagatik, amagandiko edoskitzea hain da garrantzitsua non indartu eta babestu behar den eskubide sozial gisa aitortua izan den.

Nola eragiten du amagandiko adoskitzeak garapen kognitiboan

Ikerketa ugarik bat egiten dute esatean badela harreman bat amagandiko adoskitzearen eta haurrak bere eskolaratze garaian garatzen duen ezagutza kognitiboaren artean; ondorioztatzen dute metabolismoko gantz-azidoen aldaketa genetikoak (zehazki, gantz-azido poliasegabeak, batez ere omega 3 eta omega 6 taldekoak)eragin horren modulaziorako gakoa izan daitezkeela eta neurona mintzetako egituretan garrantzitsuak direla iradokitzen dute. Omega 3 eta omega 6 gantz-azidoak erabakigarriak dira burmuinaren garapenerako, zeinak baldintzatu dezakeen ikusteko gaitasun hobea edo okerragoa izatea txikiaren bizitzan. Horronbestez, azido dekosahexaenoikoaren maila altua (DHA), batez ere arrain urdinean aurkitzen dena, erlazionatuta dago oroimenaren, ulermenaren eta irakurtzeko abiadura hobearekin.Aitzitik, mantenugai hori gutxiegi hartzea erlaizonatuta dago haurrengan arreta arazoak eta hiperaktibitatea egartzearekin.

Burmuinaren funtzioen garapenarekin estuki erlazionatuta dauden elikagaiak hauek dira:

  • Burdina. Burdina hemoglobinaren parte da, zeina oxigenoa ehunetara garraiatzeaz arduratzen den. Ehuneko zeluletan oxigeno gabezia izateak haren ohiko garapena galarazten du eta hori oso kritikoa da nerbio-sistemako neuronak bezalako neurona espezializatuetan. Horregatik, burdinaren funtzioa ezinbestekoa da garapen kognitiborako. Burdina falta bada,haurra motelago haziko da eta sintoma hauek izango ditu: nekea, apatia, kontzentrazio falta, ikasteko eta gainerakoekin harremanak izateko arazoak. Suminkorrago egongo da eta ez oso harkor. Mineral hori badago bai animalia jatorriko elikagaietan (haragi gorrietan, erraietan edo muskuiluetan, besteak beste) baita landare jatorrikoetan ere (galorratz eta egoskarietan, fruitu lehorretan - gaztainetan salbu - zerealetan, etab.etan). Animalia jatorriko burdina landare jatorrikoa baino bioerabilgarriagoa da.
  • Iodoa. Harremana existitzen da haurdunaldiko mineral horren mailen eta ondoren haurrek izango duten garapen kognitiboaren artean. Horregatik adituek haurdunaldian iodo gehiago hartzea gomendatzen dute.Iodoa gatz iodatuan, arrainetan eta itsaskietan eta esnekietan aurki daiteke, besteak beste.
  • Zinka. Zinka garuneko osagai beharrezko bat da. Neurotransmisoreen sintesian eta askapenean eragiten du, bai eta nerbio-sistema zentralaren garapenean eta funtzionamenduan ere. Zinka elikagai askotan dago: ostretan, haragi gorrian, hegazti haragian, itsaskietan, fruitu lehorretan, etab.etan
  • B bitamina. B taldeko bitamina guztiak neurotransmisoreen produkzio-prozesuko eragileak dira, bereziki B1 (txerri haragia eta garagardo-legamia), B6 (meloia, oilaskoa eta banana) eta B12 (gibela, arrautza eta gazta). Azken hori oso garrantzitsua da estresa arintzeko eta bizkortasun intelektuala indartzeko. Ikerketa egin berriek erakusten dute bitamina gutxi dituen dieta batek arazo kognitiboak handitzea eragin dezakeela eta horiek hobetu egin daitezkeela dieta horri gehitzen zaizkion mikronutrienteekin.

Horregatik guztiagatik, haurraren dieta egokia beharrezkoa da bere garunaren garapenerako. Zehazki, amagandiko adoskitze esklusiboak bizitzako lehenengo sei hilabeteetan beharrezko mantenugaiak emateaz gain, edoskitze artifizialaren bidez lortu ezin daitezkeen eta ikusmenarentzako eta garapen kognitiborako ezinbestekoak diren konposatu batzuk ere ematen ditu.