Modako zukuak

Cold press edo hotzean prentsatutako zukuak arriskurik gabe har daitezke, kontuan izanda haren osaera nutrizionala eta fruituak eta barazkiak hartzeko era hoberena haren forma freskoa dela.

Gaur egun adostasun zientifiko nahikoa existitzen da baieztatzeko, dietarekin osasuna hobetu nahi bada, elikagai begetalen kontsumoak lehentasuna izan behar duela. Dieta horrek izan behar du, alde batetik, fruta askokoa, frutasbarazki, ortuari, fruitu lehor eta egoskari askokoa,eta bestetik, moderatua zerealetan eta fekulatan (integralak lehentasunarekin), esnekitan (eta gantzetan eta azukretan aberatsak direnetan erori gabe) eta animalia jatorriko proteinatan (haragiak, arrainak eta arrautzak). Gainera, elikagai freskoen erabilera bultzatu beharko litzateke eta aldakortasun bat sustatu haren kontsumoan, bai eta gantz eta azukre asko duten elikagai prozesatuak saihestu ere. Zukuak, birrindutako frutak edo irabiakiak eta barazkiak eta ortuariak hartzea hori egiteko modu bat da. Artikulu honetan dieta orekatu eta osasuntsu batean barazkiek zer paper jokatzen duten lantzen da eta "detox" zukuen eta cold press direlakoen modari heltzen zaio..

Fruta eta barazkiak

Elikadurarekin erlazionatutako zenbait elkartek, erakundek eta sozietate zientifikok gomendatzen dute dietak gutxienez eduki ditzala bost fruta errazio egunean, barazki edo ortuari errazio..

Are gehiago, Osasunerako Mundu Erakundeak(OMEk)bi elikagai mota horien kontsumoa handitzearen garrantzia azpimarratzen du, estatuetako dietetika-politika eta -norabideak zehazterako garaian, populazioarentzat nahiz indibiduoentzat. Eta egia da, geroz eta ebidentzia gehiago dago elikagai mota horiek gutxi hartzen direla erakusten duena; hori zenbait gaixotasunen intzidentzia handiagoarekin erlazionatzen da. OMEk estimatzen du 2010ean 6,7 milioi heriotza inguru fruta eta barazkien kontsumo desegoki baten ondorioz gertatu zela.

Fruta eta barazkiak dieta osasuntsu eta orekatu batean

Fruta eta barazkiak kaloria gutxiko elikagaiak dira, bitamina, mineral eta zuntz asko dituztenak, bai eta beste substantzia onuragarri batzuk ere; besteak beste, fitoesterolak, flabonoideak eta beste antioxidatzaile batzuk. Gehien kontsumitzen ditugun fruten eduki kalorikoa 30 eta 50 kcal da 100 gramoko, hau da, 70 edo 100 kcal fruta errazio bakoitzeko, karbohidratoak berriz (fruktosaren, glukosaren eta sakarosaren nahasteak, normalean) 5 eta 10 g-ren artean 100 gramoko, fruta gehienetan.

Era askotako fruta eta berduren kontsumoak behar-beharrezko mantenugai horietako asko egoki hartzea ziurtatzen du. Beraz, mota horretako elikagaien kontsumoa bultzatu behar litzateke haien forma freskoan, eta ekarpen kaloriko handiagoa, zuntz, bitamina eta mineral gutxiago eta azukre gehiago izan dezaketen eratorri prozesatuak saihestu.

Zukuen moda

Handituz doan elikadura osasuntsuaren aldi honek elikadura-industria akuilatzen du bere produktu-sorta moda berri hauetara moldatzeko. Azken urteetako moda handietako bat zukuak eta "detox" dietak izan dira.Orain adostasun handi bat dago profesionalen artean, zeintzuek ziurtatzen duten ez dela beharrezkoa organismoa ohiko dietatik desintoxikatzea, aldiz, beharrezkoa dela elikadura aldatzea eta zientzia-erakundeek proposatzen dituzten aholkuetara egokitzea. Horrenbestez, elikagai guztiak bezala, zukuak ere modu kontrolatuan hartu behar lirateke.

Hala ere, fruta eta barazkiak modan jartzea positiboa da, betiere osasun-mezu faltsuek engainatzen ez gaituzten bitartean. Fruta, barazki eta ortuarien zukuak, irabiatuak edo birrinduak kontsumitzea (horien eduki nutrizionala kontuan hartuz), modu egokia izan daiteke elikagai mota hori horrelakoak jaten ez dituen pertsona baten dietan txertatzeko.

Aukera aproposa etxean prestatutakoak aukeratzea da, zeintzuetan elikagai horien zuntza kontserbatzen den (hots, mamia ez kentzea, zukua ez iragaztea eta fruta eta barazki guztiak birrintzea elikagaiaren parteak baztertu gabe) eta ez gaineratzea ez azukrerik edo gainerako beste elikagai gozorik. Gauza bera egin beharko litzateke prestakin prozesatuekin:gomendatzen da pureak aukeratzea, hobe zuku kontzentratuak baino, eta azukre-eranskinak edo antzekoak saihestea. Gakoa osagaiak eta haren osaera nutrizionala aztertzea da erabaki baino lehen.

Cold press zukuak

Zukuen merkatuaren beste berrikuntza bat cold press izeneko zukuak edo hotzean prentsatutakoak dira.Prestaketa mota honek bitaminen babes handiagoa ziurtatzen du azken produktuan. Gainera, berriro ere, ortuariak eta barazkiak txertatzen dituzte osagaien parte gisa.

Gehienetan, zukuen nahasketak, zukuen kontzentratuak eta fruta eta barazki birrinduak dira, bestelako osagairik erantsi ez zaienak;modu horretan, beren zuntz kantitatea zukuetakoa baino handiagoa izan daiteke. Beraz, berriro ere osagaien zerrenda eta produktuaren konposaketa nutrizionala izango dira elikagai horiek zein gomendagarriak diren jakiteko gakoa emango digutenak.

Zalantzarik gabe, edari mota hau gomendagarriagoa da zuku azukretuak edo edari freskagarri azukretuak baino eta, horrenbestez, hartzen ditugun edarien profila hobetzen lagun dezakete. Hala ere, ez dugu ahaztu behar, benetan gomendagarria fruta eta barazkiak kontsumitzea dela eta hori ez dela elikagai horien kontsumoaren baliokidea. Gainera, nabarmentzekoa da osasunaren inguruko aipamen batzuk ("detox", "forever young", "the green medicine")guztiz lekuz kanpo daudela eta inondik inora ere ez justifikatuta.