Nola eragiten dio dietak amaren esnearen zaporeari

Elikagai batzuk amaren esnearen zaporea alda dezakete, nahiz aldaketa hauek txikiak diren eta emakume batetik bestera aldatzen diren

Mito ugari existitzen dira amagandiko edoskitzeaz, batzuk zaporearekin zerikusia dute. Ba al da elikagairik esnearen zaporea txartu eta haurtxoari gutxiago atsegitea eragiten duenik? Edo, aitzitik, amak zenbait elikagairen kontsumoa handitzen badu, esnea aberastu eta haurrak gehiago edango al du? Emakumeak elikagai aniztasun handia hartzen badu, haren semeak/alabak hobe onartuko al ditu zapore berriak, beste elikagai batzuk jaten hasi ahala? Hurrengo artikuluan aztertzen dira zein konposatuk aldatzen duten zaporea eta nola eragiten duen ama-esneak haurraren geroko elikaduran.

Esnearen zaporea aldatzen duten konposatuak

Giza-esnea ez da fluido bat, beti homogeneo eta berdin-berdina. Ama-esnearen osaketa etengabe aldatzen da, haurtxoaren beharretara moldatuz. Baina haren zaporea beti bera al da? Ez, ama-esnearen zaporeak gorabeherak ditu osaketaren aldaketa horiei dagozkienak (gantza gutxiago edo gehiagorekin, kontzentrazio gehiago edo gutxiago...) eta zaporearen erantzule diren konposatuen presentzia amaren dietan, fruitu eta barazki askotan dauden terpeno edukiak edo espeziak kasu. Laktosa kantitatea ere oso lotuta dago esnearen zaporearen gozotasunari, eta konposatu mingotsen presentziari, adibidez, urea.

Honenbestez, elikagaiei zaporea eta lurrina ematen dieten konposatu lurrunkorrak ama-esnera pasa daitezke, baina era selektiboan eta kopuru oso baxuetan, eta, gainera, emakume batetik beste baterako aldaketa garrantzitsuekin.

Zientzia-lan kuriosoak daude, esaterako 1993ko ikerketa zahar bat, ondorioztatzen zuena amei baratxuri-kapsulak ematean ajo, haurtxoek gehiago edoskitzen zutela. Baina, berriro, pertsonen arteko ezberdintasunak gogoratu behar dira, hala adierazten da ikerketa egin berri batean, ama-esnean baratxuri metabolitoen presentzia aztertzen duena, "hartu baratxuria zure haurtxoak kopuru handiagoa edoski dezan" motako gomendioa egin aurretik. Gomendioa, honenbestez, zuhurtzia da.

Antza denez, baita kruziferoek (azak, brokolia, azaloreak, eta abar.), tipula, txokolate eta zainzuriek esneari zaporea eman diezaiokete., baina ez dago ziurtasunik txikiaren aldetik duen onarpenean eragin dezakeenik. Ordea, bai eragin dezake haur batzuengan kolikoen agerpenarekin.

Nola eragiten du ama-esneak geroko elikaduran

Giza-esneak efektu kimiko-sentsorialak sortzen dituen partikulak dauzka eta, gainera, erlazionatu egiten dira haren elikagai berrien geroko onarpenarekin. Interesgarria da, hau ez dela soilik amaren dietako ohiko zaporeekin gertatzen, pentsaraz baitezake haurrak hobe onartzen dituela elikadura osagarria hasten duenean, jadanik zapore horiekin harremanetan egon zelako eta, honenbestez, arraroak ez zaizkiolako. Amaren edoskitzearekin elikatutako haurtxoek hobe onartzen dituzte baita amak kontsumitzen ez zituen elikagaien zaporeak ere. Formula esnearekin elikatutako txikiek, ordea, zapore aldaketa horiek ez dituzte esperimentatzen, zapore, ehundura eta osaketan edoskitze soilaren aldian, haien elikagaia beti berdina da eta ez dute, hortaz, moldatze abantaila hori.

Beraz, nahiz amaren dietak esnearen zaporea aldatzen duen (zapore eta lurrinarengan eragina duten konposatuak hara iristen direlako), ez da posible dieta-zapore patroi argi bat ezartzerik. Emakume bakoitzaren eraldaketez gain, hau faktore gehiagoren mendeko da, hala nola kontsumitutako elikagai kopurua, gainerako dieta, une horretan esneak duen osaera nutrizionala, eta abar. Horregatik, ez dago arrazoirik emakume bular emaileei kontseilu dietetikoa emateko, euren ahorakinak esnearen zaporeari eta haurtxoaren aldetik izango duen onarpenari eragingo dielakoan.

Hori bai, beti da ona dieta osasungarri bat jarrai dezan adoretzea, ez faktore honek esnearen zapore eta osaketan duen eraginagatik, baizik eredu gisa, amaren eta aitaren ohiturak seme-alabei transmititu dakizkien eta ondorioak haien geroko osasunean. Noski, garrantzitsua da berriro gogoratzea amaren edoskitzea beti dela aukera onena eta bakarra izan beharko lukeela sei hilabeteetaraino.