Nola jan barazkiak?

Plateren originaltasuna eta txikienak janari prestaketan jartzea oinarrizko alderdiak dira haien eguneroko kontsumoa areagotzeko

Egunero barazkiak kontsumitzeak elementu nutrizional eta onura ugari ditu osasunarentzat. Horregatik, aspaldidanik, Osasunaren Mundu Erakundeak zenbait kanpaina jaurtitzen ditu, egunean, gutxienez, 400 gramo fruta eta berdura jatea gomendatuz, zeina egunean bost errazio jatearen baliokidea den. Baina, nahiz eta gomendioak izan eta populazioak haien onurak ezagutu, barazkiak gutxien hartzen diren elikagaiak dira haurren eta helduen artean. Hurrengo artikuluan ideiaren batzuk eskaintzen dira egoera hori aldatzeko.

Ikerketa batzuek seinalatzen dute kaltzioaren zapore mingotsa, zenbait barazkitan agertzen dena, espinaketan, azelgetan, azan, tipulan, karduan edo brokolian,faktoreetako bat izan daitekeela, maila sentsorialean, haiek ez kontsumitzea eragiten duena.

Bestetik, adituek barazkiak eguneroko dietan sartzeak duen garrantzia errepikatzen jarraitzen dute. Bitamina, zuntz, mineral, ur eta elementu antioxidatzaileen eduki altua izateak bizitza osasungarri bat lortzeko ezinbesteko elementu bihurtzen ditu.Haien beste alde positibo bat kaloria gutxi izatea eta kolesterolik ez izatea da. Gainera, barazkiek, gaixotasun kardiobaskularrak, obesitatea, helduen diabetesa eta zenbait minbizi-mota saihesten laguntzen dute.

Alde horretatik, eta barazkiak dietan txertatzeak duen garrantzia kontuan hartuta barazki izoztuak alternatiba bikain bat dira "fresko" izendatzen diren horiekiko. Jasaten duten ultraizozte prozesuari esker, kontsumitzailearen mahaira baratzetik jasotakoan izaten duten ia baldintza berean eta kalitate berarekin iritsi daitezke. Zentzu honetan, barazki izoztuak aukera perfektua dira sukaldean lanorduak aurrezteko, uko egin beharrik gabe errezeta osasungarri, zaporetsu eta harrigarrienak prestatzeari.

Barazkiak plater nagusi, garnizio, irabiatu edo krema gisa

Joera aldatzeko helburuarekin, hots, haurrek eta nagusiek barazkiak jateko ohitura eskura dezaten, kontuan hartu behar dira zenbait aspektu.

  • Lehenik, barazkiak beti begi bistan egotea,familiako mahaian edo ikastetxeetako menuan.
  • Bestalde, adin goiztiarretatik hasteko janari osasungarriaren ohitura horretan hazten, egokia izango litzateke txikienek erosketak egiten laguntzea,haiek izatea ondoren prestatuko diren prorduktuak poltsan sartuko dituztenak, besteak beste, barazki izoztuak.
  • Horrez gain, interesgarria da haurrek platerak prestatzerakoan parte hartzea,janaria kozinatzen lagunduz.

Gainera, gurasoek eta hezitzaileek apustu egin beharko lukete errezeta berriak eta originalak sortzearen alde,txikien arreta biltzea lortzeko eta izan daitezen erakargarriagoak begien bistarako.

Baina Nola jan barazki izoztuak? Pertsonen gehiengoak garnizio gisa jaten ditu, haragiei, arrainei eta hegaztiei lagunduz. Hala ere, barazkiak entsalada batean edo garnizio gisa soilik ez dira geratu behar, osasunaren gainean dituzten efektu positibo guztiak aprobetxatu nahi badira. Mila eratara kontsumitu ahal dira, hotzak edo beroak, gozoak edo gaziak, zopan, brotxetatan, tortillan edo irabiatuetan, udan izozki originaletan, bai eta, hanburgesa tradizionala brokoliarekin egindakoarekin aldatuta ere. Barietateak hain dira aberatsak eta desberdinak, non haiekin kontatu ahal den plater osasungarriak egiteko eta mahaian ez dute falta behar urteko edozein egunetan.

Gizartea kontzientziatzeko helburuarekin bizitza-ohitura osasungarri gisa eguneroko dietan barazkiak sartzeko beharraz, Asociación Española de Fabricantes de Vegetales Congelados (ASEVEC) delako elkarteak lekua du Interneten, sakontasunez eta zorroztasunez barazki izoztuen mundua ezagutzea ahalbidetzen duena. Orrialdean barazki izoztuen fabrikazio-prozesua ikusi ahal da, baita barietate desberdinak jaso daitezkeen ingurune espainiarrak ere, osasun-aholkuak eta sukaldean emateko tratamendu eta erabilera onena ere, plater gozoak egiteko.