Osasungarriak al dira istanteko fideo txinatarrak?

Jadanik prestatuta dauden fideoek gatz kopuru handia dute eta nutrizionalki ez dira oso interesgarriak.

Supermerkatuan dauden aurrez prestatutako plateren artean, gaur egun goren puntuan daude "fideo txinatarrak". Jadanik prestatuta datoz eta soilik ur beroa gehitu behar zaie eta denbora apur batean egosi, jateko prest egon daitezen. Ideia onak dira produktu mota horiek? Euren publizitateak adierazten duen moduan, afari ez-osasungarri bat egitetik salbatuko gaituzte 5 minututan? Beraz, ziurtatzen al dute elikadura osasungarri bat? Artikulu honetan istanteko fideoen inguruko galdera horiek lantzen dira eta alternatiba bat proposatzen da.

Zer daramate fideo txinatarrek?

Orokorrean, aldaketekin markaren eta zaporearen arabera, batez ere fideoak (% 85 eta % 90ren artean) dituzte ondorengo hauekin nahasirik: zereal finduak kalitate baxuko gantz motaren bat (gantz begetal finduak edo baita gantz hidrogenatuak ere) eta zapore-emaileak, baita zaporeak transmititzen laguntzen duten, eta horrela produktu oso jangarriak bihurtzen, gantz osasungaitzak ere.
Izan dezakete barazki edo ortuari zati txiki deshidrataturen bat, baina hain kantitate txikian izanda garrantzirik gabekoak eta kaskarrak dira nutrizionalki.

Gainera, gatz asko dute,baita azukrea eta bestelako zapore-indartzaileak ere.Eta ohikoa da, ontzian "oilasko" edo "ganba" hitzak jarrita ere, elikagai horien arrastorik ez izatea. Besterik gabe "zaporea" da, zapore-emaile artifizial bat, edo baliteke oilaskorik ez eramatea baina bai "oilasko-gantza" edo "oilasko-estraktua". Elikagai proteiko horiek ez dira agertzen osagaien zerrendan.

Gatzari dagokionez, merezi du pixka bat gehiago sakontzeak. Prestakin hauek 3 g dituzte ontzi bakoitzeko. Gogoratzen badugu gomendioek esaten dutela egunean ez direla 5 g baino gehiago hartu behar,istanteko fideo txinatarren anoa bat bakarrik kontsumitzearekin jadanik maximo gomendatuaren % 60 hartuko genuke, argi eta garbi gehiegizko kopurua.

Glutamato monosodikoa eta "jatetxe txinatarreko sindromea"

Glutamato monosodikoa (E601) ohikoa da produktu mota horretan. Ohikoa da baita E635 (erribonukleotido disodikoak) gaineratzea ere, sinergia forman jarduten duena glutamatoarekin horren efektua indartuz eta dastamen papiletako eta hartzaile zerebraletako inpaktua are indartsuagoa eta mendetasun-sortzaile handiagoa izan dadin.

E601 erlazionatuta dago sintoma batzuekin, ezagutzen dira "jatetxe txinatarreko sindromea" izenarekin.Hauek dira batzuk: mina bularraldean, bihotzerrea edo ahoa sorgortzea, izerdia eta gorritasuna, erabat argi ez dagoen arren zapore-indartzailea izatea horien eragilea. Badirudi harremana duela buruko-minarekin eta tentsio arteriala igotzearekin..

Edonola ere, interesgarria da jakitea konposatu hori ez dela ageri ekialdeko jakietan soilik. Haren presentzia ohikoa da mota guztietako snacketan,aurrez prestatutakoetan eta janari lasterretan, oro har.

Zer alternatiba dagokie produktu horiei?

Oso erraza da supermerkatuetan arrozezko, garizko, sojazko fideo txinatarrak aurkitzea... besterik gabe pasta dira eta ez dira aurrez prestatutako jakien parte. Fideo hauek oso egosketa azkarreko prestakin mota dira, 2-3 min apenas, pasta tradizionalarekin alderatuta, horrek egosteko 8-12 min artean eskatzen du.

Fideo horiek etxean egostea, eta gaineratzea barazki salteatuen anoa on bat, perretxikoak, orri berdeak eta oilasko zerrenda batzuk, ganbak, tofua edo arrautza eta kalitate oneko soja-saltsaren txorro bat alternatiba osasungarriagoa da eta profil nutrizional askoz hobekoa. Etxean, eduki ditzakezu prestatutako saltsa kongelatuak eta wok-etik azkar pasatu beharreko moztutako barazkiak, wokhoriei gehitu fideoak eta gozatu.