Zurekin, ogia eta tipula

Minbizien % 40 bizitza-ohitura osasungarrien bidez saihestu daiteke

Gehiegizko pisua eta gizentasuna ugaritzen ari diren osasun arazoak dira, populazio helduan, zein haur eta gazteengan. Gehiegizko pisua minbizi mota batzuen agerpenarekin erlazionatuta dago: urdailekoa, gibelekoa, pankreakoa eta tiroidekoa.Fruta eta barazkiak jatea oso osasungarria da, baina baita elikagai jakin batzuk saihestea ere;esaterako, snackak,frijitutak, erantsitako azukreak, opil industrialak edo aurrez kozinatutakoak. Kiloren bat sobran baduzu, bila ezazu horrekin amaitzeko behar duzun unea eta laguntza. Ez pentsatu gehiegi! Artikulu honetan azaltzen da nola jakin ea pisu korporala egokia den; gomendio batzuk ematen dira argaltzeko eta "TanSolo5Minutos" kanpainan parte hartzea sustatzen da, biztanleriaren bizitza-ohiturak ezagutzeko..

Nola jakin ea nire pisua egokia den

Gizentasuna neurtzeko, medikuek gorputz-masaren indizea (IMC) izenez ezagutzen den eskala bat erabiltzen dute. Modako dendetako neurriak ez dira fidagarriak! IMCa seguruenik ezagutuko duzun oso eragiketa bakun baten bidez kalkulatzen da: IMC * = Pisua (kilotan) / Altuera ber bi (metrotan). Adibidez: 65 (kg) / 1,70 x 1,70 (m) = 22,49.

  • Zure pisua baxua da, IMCa 18,5 baino baxuagoa bada.
  • Zure pisua normala da, IMCa 18,5 eta 24,9 artean badago.
  • Gehiegizko pisua duzu, zure IMCa 25 eta 29,9 artean aurkitzen bada.
  • Obesitatea duzu I. graduan, zure IMCa 30 eta 34,9 artean badago.
  • Obesitatea duzu II. graduan, zure IMCa 35 eta 39,9 artean aurkitzen bada.
  • Obesitatea duzu III. graduan, zure IMCa 40 baino altuagoa bada.

*Balio horiek ez dira haurretan eta gazteetan aplikatu behar. Edozein zalantzaren aurrean, argibideak eskatu zure medikuari. IMCa kalkulatzeko, onlineko kalkulatzaile hau ere erabil dezakezu..

Argaldu nahi baduzu...

Jadanik sobran dituzun kilo horiek kentzea erabaki baduzu, has zaitez. Hemen gomendioren batzuk uzten dizkizugu:

  • Bisita ezazu zure medikua eta galde iezaiozu zein den zuretzako dieta egokiena.
  • Argaldu zaitez pixkanaka dietista-nutrizionista baten laguntzarekin.
  • Ondo aukeratu jango dituzun elikagaiak: hobe elikagai gantz osasungaitz gutxikoak eta azukre findu eta erantsietan pobreak direnak.
  • Ordezka itzazu gantz asko duten elikagaiak (opilak, gazta koipetsuak...) fruta,, barazki,zereal, egoskari eta esneki gaingabetuekin.
  • Kopuru txikitan jan ezazu.

Elikaduraz gain, beste gauza batzuk ere kontuan hartu behar dira.

Asociación Española Contra el Cáncer erakundearen zutabeetako bat prebentzio-ohituren inguruan kontzientziatzea da. prevenciónEgunero, geroz eta gehiago dira errutina hauek prebentziorako zein garrantzitsuak diren erakusten duten ikerketak, bai eta jadanik minbizia diagnostikatu zaien pertsonentzat ere.

  • Minbizien % 40 saihestu daiteke bizi-ohitura egokiak hartuta.
  • Ikusi da, ariketa fisikoa egiten hasten zaren adinari kasurik egin gabe, ariketa egitean,onura bat lortzen dela minbiziaren aurrean. Inor ez da gazteegia edo zaharregia bizitza aktibo bat mantentzeko eta erregularki egindako jarduera fisiko baten efektu positiboen onuraz gozatzeko.
  • Egunero intentsitate moderatuko jarduera fisiko bat burutzea zenbait minbizia pairatzeko arriskua murriztearekin elkartuta dagoen ebidentzia existitzen da: kolonekoa, bularrekoa, uterokoa eta prostatakoa..
  • Jarduera fisikoa beharrezkoa da baita gorputzeko pisu osasungarria mantzentzeko ere, bizitza sedentarioa daramaten pertsonen kasuan batez ere; gomendagarria da jarduera fisiko moderatua egitea gutxienez, egunean ordu erdi..
  • Osasunarentzat onuragarria den jarduera fisikoa intentsitate moderatuan egunero, edo ia egunero, egiten den hura da, 30 min-ko gutxieneko iraupenarekin.
  • Intentsitate fisiko moderatutzat ulertzen da moderada bero sentsazioa handitzen denean eta izerdi arin bat hasten denean, arnasketaren erritmoa eta bihotz taupadak areagotu egiten dira, baina oraindik hitz egin ahal da.
  • Aholkatutako iraupena intentsitatearen araberako da. Intentsitatea moderatuko jarduera fisikoa egitea ez bada posible, 60 minutu egin daitezke, intentsitate suabean.
  • Nahiz eta pertsona helduen gehiengoak ez duen mediku-azterketa bat behar jarduera fisiko moderatua egiten hasteko, gomendagarria da medikuari kontsultatzea baldin eta 50 urte baino gehiagoko emakumea zarenean edo 40 urte baino gehiagoko gizonezkoa, bai eta gaixotasun kronikoak pairatzen badituzu: diabetesa, obesitatea, osteoporosia, hipertentsioa edo gaixotasun kardiobaskularrak.

Parte hartu nahi duzu?

Asociación Española Contra el Cáncer-en 2017an zehar, burutzen ditugun prebentzio-jarduera guztiak berriz definitzea erabaki dugu. Lortu ahal izateko, egungo Espainiako egoera ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Horregatik "TanSolo5Minutos" proiektuarekin bat egiten dugu,guztientzat zabalduta dagoen kanpaina da, biztanleriaren bizi ohiturak ezagutzeko; helburua estatuko lurralde guztian kantzerra izateko arriskua duten eremuak identifikatzea da.

Han parte-hartzeak, prebentzioaren gure ekintzak hobeto antolatzen lagunduko digu eta % 50 jaitsiko dugu kentzerrak eragindako pertsonen kopurua eta horren aurka erabili beharreko tratamentu bortitzen kopurua. ¡"TanSolo5Minutos" webean sar zaitez eta inkesta egin ezazu! Minutu batzuk besterik ez dira eta minbizia garaitzen lagunduko digu.