Bagela izokin ketuarekin eta krema gaztarekin

  • Denbora: 5-10 min
  • Prezioa: 5-10 €
  • Errazioak: 4
  • Urte-sasoia: udaberria, uda, udazkena, negua

Nola egiten den

Urratsez urrats

Oso meheki txikitzen ditugu oliba beltzak hezurrik gabe eta gazta krematsuarekin nahasten ditugu. Bagelak erditik zatitzen ditugu eta arinki txigortzen dugu barrualdea.
Bagelen barrualdea igurzten dugu gazta kremarekin eta olibekin, gainetik jartzen ditugu tipuleta gorri xafla mehe batzuk, errukula fresko orri batzuk, momentuan ehotutako piperbeltz bost baia apur batekin hautseztatzen ditugu eta oliba-olio zurrustatxo bat gaineratzen dugu. Izokin ketua gehitzen dugu, bagelaren beste erdiarekin estaltzen dugu eta jateko prest dago.

Osagaiak

4 pertsona

Anoako bagelak 250g (lau unitate)
Izokin ketua 100g
Gazta krematsua igurzteko 200g
Oliba beltzak hezurrik gabe 30g
Tipuleta gorri 1
Errkula freskoa 40g
Oliba-olio birjina estra 10ml
Piperbeltz anitzak 2g

Komentario dietetikoa

Bagelak oinarrian ditu ogiaren osagaiak, honenbeste da energia-iturri eta karbohidrato iturri bikaina. Masak burdina, proteinak, kaltzioa, zuntza, potasioa, fosforoa, magnesioa, zinka eta B3, B7, B9 eta K bitaminak ematen ditu. Hala ere, gantz saturatuak eta azukrea gaineratzen dira bagelaren testura eta gozotasuna emateko. Izokinarekin prestatzen da, arrain urdin bat onura zenbatezinekin organismoarentzat. Omega hiru gantz-azidoen iturria da, hots, laguntzen duten gantz osasungarriak, besteak beste, bihotza zaintzeko. A, B1, B2, B6 eta C bitaminetan aberatsa da, baita sodioa, fosforoa, kaltzioa, potasioa, magnesioa eta burdina bezalako mineraletan ere. Gazta, azkenean, oso elikagai moldakorra da sukaldean, eduki koipetsu jasoa aurkezten duen arren, beharrezkoa da kontuan izatea. Errezeta bat da noizbehinka jateko, balio kalorikoa eta gantz saturatuak zertxobait jasoak direlako.