Indioilarra irasagarrarekin eta brie gazta

  • Denbora: 15-20 min
  • Prezioa: 5 € baino gutxiago
  • Errazioak: 4
  • Urte-sasoia: udaberria, uda, udazkena, negua

Nola egiten den

Urratsez urrats

Xerra meheetan mozten ditugu indioilarraren bularkiak. Bularkiak berriz betetzen ditugu, brie gaztaren tako luzexka batekin eta irasagar zatitxo batekin. Biribildu eta, aldi berean, hirugihar ketuaren xerra batekin biltzen dugu, biribilkia zotz baten laguntzarekin eutsiz. Plaka baten gainean sartzen dugu labean 200 ºC 15 minutuz, kanpokoa txigortu eta barrualdea egin arte.

Behin indioilarraren biribilkia labetik aterata, xerra loditan ebakitzen dugu. Tomate entsalada batekin lagundua aurkezten dugu, oliba-oliozko koilarakada bi eta curry ukitu batekin.

Osagaiak

4 pertsona

400 g Indioilar bularki fresko
100 g Brie gazta
50 g Irasagar-gozoa
50 g hirugihar ketu xerratan
40 g irin, arrautza-irineztatzeko
2 arrautza, arrautza-irineztatzeko
frijitzeko olioa
4 g gatz
250 ml tomate fresko
400 g entsaladarako tomate heldu
2 g curry-hauts

Komentario dietetikoa

Indioilarraren haragia elikagai ezberdin askorekin lagun liteken haragi zaporetsu bat da. Aberatsa da proteinetan, gantz eta kaloria gutxikoa eta aberatsa B taldeko bitaminetan. Haren mineral osaketan potasioa, burdina, kaltzioa eta magnesioa nabarmentzen dira. Irasagarrarekin prestatzen denez kaltzioa, zuntza, potasioa, burdina eta azukre kopuru garrantzitsuak gehitzen dizkio, kontuan izan beharreko zerbait. Beste gazta batzuk bezala, brie gaztak gantz asko du eta kaltzioa, potasioa, magnesioa, sodioa, fosforoa eta A, B9 eta K bitaminak ere gehitzen ditu. Kaloria handiko eta gantz askoko errezeta bat da, tentuz eta kopuru txikitan hartu beharrekoa.